Pacific-12 Conference

Pacific-12 Conference
Sorrera 1915
Maila NCAAko lehen maila
Azpimaila futbol amerikarrean Football Bowl Subdivision (FBS)
Kideak 12
Kirolak 11 gizonezkoetan
10 emakumezkoetan
Kokapena

Pacific-12 Conference (Ozeano Bareko 12en Konferentzia euskaraz) NCAAko I. mailako konferentzia bat da. 1915eko abenduak 15ean sortua Oregongo Portland hirian, hasiera batean Pacific Coast Conference bezala ezagutzen zen. Konferentzia hau abian 1916an jarri zen. 2011-2012 denboraldirako beste bi unibertsitate gehitu dira, Utah eta Colorado, amerikar futboleko konferentziaren antolaketa bi dibisiotan banatuz (iparraldekoa eta hegoaldekoa) baina talde bakarra osatuz gainontzeko kirol guztietan.

Konferentzia honetan praktikatzen diren kirolak beisbola, saskibaloia, amerikar futbola, belar hockeya, golfa, lacrossea, arraunketa, igeriketa, atletismoa, boleibola eta borroka dira.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne